h1

laister bueltan!!

2009 abril 1

entzun ditut kexak hortik… “itsaso, ez duzu eguneratzen bloga!!!” bueno, ba laister bueltauko naiz.

espero dot laister ia pendiente ditudan gauza guztiak erditik kentzea, eta gauza horiekin amaitzean…blogera dedikatuko naiz burubelarri.

asike…denok prest, aste santu ta gerorako!

h1

webquesta amaituta!

2008 noviembre 26

azkenean amaitu dugu webquest madarikatu hau, baina uste dut ez dela hain gaizki geratu!

hemen daukazue begiratzeko, musika banden ingurukoa da, interesantea benetan, jeje.

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=1739&id_pagina=1

h1

webquestaren mapa kontzeptuala

2008 noviembre 13

azkenean atera dot denboratxo bat mapa kontzeptual hau blogera igotzeko!!!

hemen dago, ez da originalegia ezta politegia, baina nire diseño ahalmenek ez dute gehiagorako ematen!

webquest

h1

katamalo, the end

2008 octubre 29

larunbat honetan durangoko plateruenean katamalo taldearen azkenengo kontzertua izango da, gutxienez euskal herrian emango duten azkenengoa.

bertara nire lagunekin joateko asmoa daukat, gogo izugarrirekin goaz, baina pena handiarekin ere. Gotzon Barandiaranen poemak bere ahotik zuzenean berriro entzungo ez ditugu…ahots goxo hori berriro ez entzutea..buf!

denoi animatzen zaituztet bertara agertzen, sarrerarik geratzen bada behintzat!

hemen daukazue entrebista txiki bat katamaloko taldekide batzuen iritziekin. bertan ematen diren datei ez egin kasurik, aspaldikoa baita bideoa.

eta amaitzeko…nire abesti gogokoena

h1

incubus!!

2008 octubre 22

atal honetan ez dut talde honen biografia eta holako gauzak objetiboki jarriko, gehien bat incubusekin ezin naizelako batere objetiba izan!!

15 edo 16 urte nituenetik da nire talde gogokoena, eta 15 edo 16 urte nituenetik Brandon Boyd kantantia iruditzen zait guapuena.

gero pare bat bideo eta argazki jarriko ditut, zuek ere ikusi dezazuen ze mutil katxarrua dan!

eiten dabien musika…besterik gabe, onena da, esan daiteke indie edo rock alternativoa dela, bakoitzak nahi duena erabiltzen du, oso zaila delako kategorizatzea.

1991. urtean sortu ziren, californian, eta 1995. urtetik gaur arte 6 disko argitaratu dituzte, beste hainbat rekopilazio eta maketarekin batera.

benetan kontutan izateko taldea.

ondorengo bideoko abestia da nik entzun nuen lehenengoa, morning view diskoan topatuko dugu

honetan agertzen diren marrazkiak Brandon Boyd abslariak, eta bateriak egindakoak dira. oso ondo ikusten da zergatik egon naizen hain maiteminduta tipo honekin hainbeste denbora!

h1

musika

2008 octubre 22

ni hobeto ezagutzeko nire musika talde gustuko batzuk aurkezten juengo naiz, haien atgazki edo bideoak jartzen, espero dut gustatuko zaizuela!!

h1

kaixo denoi!!!!!!!!!!

2008 octubre 15

Hemen daukazue tokia niri komentarioak idazteko, benga, animau danok!!

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.